Aurreko egunean
etxean gozatu nuen. Oraindik biboteak berriz milikatzen ari naiz!! Nire jabeek
pastako plater berezi bat prestatu zuten... pasta beltza, izokin ketua....
buahh!!
Pare horrek
plater hau izen honekin bataiatu zuten: “Espageti beltzak izokin ketu
kremarekin eta ganbekin”.
Errezeta hau
prestatzea oso erraza da. Hurrengo osagaiak erabili zituzten (bi
pertsonentzat):
200 g. espageti (beltzak)
150 g. izokin ketua
125 ml. esnegaina
6 ganbak (edo
otarrainxkak)
Ereinotz hosto
bat
Gatza
Olioa
Piperbeltza
Eltze batean ura,
gatza eta ereinotz hostoa jarriko dituzue eta, gero, eltzea sutan ipiniko duzue
irakiten hasi arte. Memento horretan pasta gehituko duzue eta gutxi gora behera
10 minutuz egosten utziko duzue.
Bitartean, izokin
ketua moztuko duzue eta ganbak garbituko duzue (oskola, burua eta hankak gabe).
Hori egina dagoenean, zartagin bat jarriko duzue sutan olio koilarakada batekin
eta, beroa dagoenean, ganbak gehituko dituzue gatza eta piperbeltz pixka
batekin. Minutu pare batez prestatuko dituzue, baztertzen amaituta dagoen
bezain laster.
Ganbak prestatzeko
zartaginean, esne krema gehituko duzue eta minutu pare batez prestatuko sutan
izango duzue. Ondoren, esne krema jarriko duzue irabiagailuaren ontzian eta izokin
ketua gehituko duzue, guztia ondo irabiatuz krema homogeneo bat lortu arte.
Ia, ia platera prestatua
daukagu, bakarrik aurkeztea falta zaigu, eta hori egiteko, nire jabeek egin
zutena proposatzen dizuet:
Gustatzen zaizue?
Zaporea... askoz hobeagoa da.
On egin!!
Trikimailu txiki
bat: krema hotz geratzen bada, bero dezakezue arazorik gabe ;)
No hay comentarios:
Publicar un comentario