2008-11-18

Lau gutiziako fideoak

Ai ama! Nire jabeak, beti bezala, plater goxo-goxoak egiten sukaldean! Zergatik egiten dituzten plater guztiak itxura hori daukate?

Beno, hasteko, plater hau egiteko erabili zituzten osagaiak esango dizkizuet (bi pertsonentzako)

200 gramo fideo
50 gramo kakahuete
50 gramo ilar
50 gramo ganba txiki
Soja saltsa
Arrautza bat
Gatza
Olioa

Hasteko, kazola batean ura ipini zuten, gatza eta olioarekin batera, bitrozeramikan berotzeko. Ura bere irakite puntura ailegatu zenean, fideoak barruan jarri zituzten. Kontuz! Ez utzi fideoak uretan 8 minutu baino gehiago, bestela desegingo dira eta. (Eta janaria, osoa badago, hobeto).

Fideoak egosten utzi zituzten eta, bitartean, arrautzarekin tortilla frantses bat egin zuten. Horretaz gain, beste kazola batean, ilarrak egosten jarri zituzten 8 minutuz. Minutu horiek pasatu eta gero, zartagin batean ganba txikiak frijitu zituzten eta, bere puntura ailegatu zirenean, ilarrak, tortilla frantsesa eta kakahueteak bota zituzten.

Geroago, fideoei ura kendu zieten eta beste gauza guztiekin batera nahastu zituzten zartaginean. Gainera, momentu honetan soja saltsa pixka bat bota zuten, platera horrela geratuz.





Zelako itxura, ezta? Benetan penagarria da horrelako janaria katuentzat ez izatea…

Miau!!

No hay comentarios: