Miauu!!
Nahiz eta arraroa izan, blog hau idazten hasi nintzenetik
katuen azkartasuna noraino heldu dezakeen erakusteko, uste dut ez dizuedala
inoiz aurkeztu entsalada baten errezeta. Eta hau benetan bitxia iruditzen zait,
nire jabeen etxean sarritan entsaladak jaten direlako eta, horretaz gain, hauen
itxura benetan ikaragarria izaten da normalean.
Atzo gauean, bikote ipurterre hori entsalada berri bat
prestatu zuten, nire arreta deituz egin zuten aurkezpen originalagatik, baita
ere erabilitako onkailuagatik. Hau guztia jakinda, uste dut plater honetarako
izanik egokiena “Uda entsalada freskoa pastarekin” dela.
Haiek erabili zituzten osagaiak (bi pertsonentzako)
honako hauek izan ziren
Entsalada
prestatzeko
·
50 gr. Rukula
·
50 gr. Kanonigo
· 110 gr. “penne rigate” pasta (beste batzuk gehiago
gustatzen bazaizkizue, erabili ahal dituzue inongo arazorik gabe)
·
50 gr. Ahuntz gazta (adibidez, ahuntz erruloa)
·
Urdaiazpiko iberikoko xerra bat
·
Entsalada tomate bat
·
8 “Cherry” tomate
·
12 koipatsu (gaztelaniaz,
“picatostes”)
·
12 almendra zurituak
Onkailua
prestatzeko
·
Menda (lau orri gutxi gora behera)
·
Limoi bat
·
Oliba olio birjina
·
Gatza
Zelako osagai piloa, ez? Ba lasai egon, zeren nahiz eta
hainbeste osagai erabili, errezeta hau oso erraza da.
Lehendabizi, erabiliko ditugun belarrak garbitu behar
dituzue, gero minutu batzuk xukatzen utziz ur guztia desagertu arte. Egina
dagoenean, erabili nahi dituzuen plateretan belarrak ipini.
Geroago, entsalada tomatea eta “cherry” tomateak garbitu
behar izango dituzue. Tomate handia garbitu eta zuritu behar duzue, geroago
kubo txikietan moztuz. Azken pausu hau ez da beharrezkoa “cherry” tomateen
kasuan.
Hurengo pausua ontzi batean ura gatzarekin irakitera
ipintzea izango da, eta ura bere puntura heltzen denean pasta sartuko duzue,
hamar minutuz egosten uzten. Denbora hau pasatzen denean, pasta uretatik kendu
beharko duzue, ur hotzetik pasatuz egoste prozesua mozteko. Amaitu baino lehen,
gogora ezazue pasta ere xukatzen utzi behar duzuela.
Mortero batean, almendra zurituak sartuko dituzue,
poliki-poliki txikituz. Hau lortzen duzuenean, koipetsuak gehituko dituzue,
almendrekin batera txikituz. Txikitzen gaudenez, aprobetxatu dezakezue tarte
hau urdaiazpiko xerra oso zati txiki eta fin-finetan mozteko.
Azkenik, onkailua prestatzeko, limoi baten zukua atera
behar duzue eta, hau egina dagoenean, olioa gehituko duzue, limoi zukuaren
kopurua bikoiztuz.Horretaz gain, bi atximurkada handi gatz gehitu behar
dituzue, baita menda orriak ere zati txikitan moztuak. Osagai hauek guztiak
ondo nahastea gomendagarria da.
Baietz erraza dela? Ba orain bakarrik falta zaizue
plateraren aurkezpena prestatzea. Horretarako, belarren gainean almendra eta
koipatsu txikituak banatuko dituzue, baita tomate kuboak, pasta eta urdaiazpiko
iberikoa ere. Osagai hauek inguratuz, “cherry” tomateak erditik moztuta eta
ahuntz gazta karratuetan zatituta banatuko dituzue.
Azken pausua, nola ez, entsaladari lehen prestatu dugun
onkailua botatzea izango da, eta, hau eginda, honako emaitza lortzea posible
izango da:
Entzun eta ikusi nuenaren arabera, zaporeen artean dagoen
kontrastea benetan ikaragarria da, freskoa eta indarrarekin. Gomendagarria
erabat gau bero hauetarako. Animatzen zarete?
No hay comentarios:
Publicar un comentario