2009-09-28

Kuiatxo beteak

Batzuetan, nire jabeak bidai batetik etortzen direnean, errezetak ekartzen dizkidate. Niri, asko gustatzen zaizkit, baina gehiago errezetak itsaskiak edo arrainak eramaten dutenean, eta gaurko kontua da ....

Oraingo honetan, nahiz eta arraroa dirudi bakarrik neuren jabeetako bat sartu zen sukaldean, agian errezeta oso erraza delako, edo beharbada... beno, ez dauka ardurarik, eztabaida gaia da biboteak milikatzen ari naizela.... hau da hau errezeta!!

Osagaiak:

2 Kuiatxo (bat bakoitzeko)
16 Ganba
60 gr. gazta-hautsa.
Irina
Oliba-olioa
Gatza
Perrexila

Ezer baino lehen, kuiatxoak garbitu eta lehortu zituen. Segidan, kuiatxoak moztu zituen medailoien moduan (gutxi gorabehera, 5 edo 6 zentimetroko lodierarekin). Arretaz, kuiatxoak frijitzera ipini zituen zartaginean (zartaginean estalkia jarri zuen, zipriztinak saihesteko).

Frijituak zeudenean, medailoiak ipini zituen platerean eta, ganibet bat erabiltzen, kuiatxoak hustu zituen (bakarrik oinarriak utzi zituen). Jarraian, kuitxoen mamia txikitu zuen, gatza pixka bat gehitu zuen eta ... zartaginera! Ganbekin batera frijitzeko. Frijitu zuenean, medailoiak bete zituen kuitxoen mamia eta ganbekin. Segidan, medailoiak ipini zituen labearen erretiluan (Denak ipini zituen! Eta nireentzat... ezer... grrr ).

Burruntzali batean, edalontzi batean ura egostera ipini zuen, ganben buruekin (batzuetan ‘Maggi’-ko pastilla erabiltzen du, baina beno, uste dut....) eta perrexila pixka bat, ere bai. Hamar minutu egosi zen, arrain-salda lortzeko.

Azkenean, zartagin berberan, nire jabeak olio pixka bat ipini zuen berotzeko. Berotu zuenean, irin koilarakada bat ipini zuen eta ondo eragin zuen, ore homogeneo lortu arte. Memento horretan arrain-salda gehitu zuen eta eragin berriro ere, bexamelen antzekoa lortu arte.

Bukatzeko, medailoiak dutxatu zituen bexamelarekin, gazta-hautsez hautseztatu zuen eta, 5 minutu labean ipini zuen ondo gainerretzeko.

Honen polita geratu zen:


Kuiatxo beteak

No hay comentarios: