Gaur, gure bidai gastronomikoa herrialde harrigarri bateraino bidaltzen
gaitu, Suedia. Sorpresa dator gaur
aurkeztuko dizuegun errezetaren izena ezagutzerakoan, guztiok jatorri
estatubatuarra ipintzen diogulako. Bai, gaur esparru honetara ekartzen dugun
errezeta “Cinnamon rolls” edo “kanela-biribilketako”ena da.
Errezeta honen jatorria Suedian bizi izan zen 20ko hamarkada eroan bilatu
behar dugu. Hasiera batean errezeta hau familia aberatzen artean zabaldu egin
zen baina, hainbat urte geroago, gozo hau putzua zeharkatu izan zuen Estatu
Batuetara iristeko. Bere arrakasta nabaria izan zen eta, gaur egun, ipar
Amerikako herrialde honen postre tipiko baten aurrean gaudela aitortu dezakegu.
16 kanela-biribilki eskuzabalak (tamainaren aldetik, noski) prestatzeko,
hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
Orerako:
400 g Irin
30 g Azukre
50 g gatzik gabeko gurina pomadan
2 g bainilla hautsean
50 ml ur (epela)
100 ml esne (epela)
Arrautza bat
15 g Legamia fresko
Gatz-pittin bat
Betetzeko:
100 g gatzik gabeko gurin biguna
1.5 hautsezko kanelako koilarakada sakonak
60 g azukre beltz
Estalgarrirako:
Igurzteko gazta koilarakada pare bat (posible baldin bada, maskarpone gazta
erabili ahal duzue)
70 g azukre
30 ml esne
Hasteko, bol handi bat hartuko dugu eta osagai lehor guztiak batuko ditugu
haien arteko integrazioa aurrera eramateko, geroxeago arrautza irabiatuta eta
ura gehituz eta pixkatxo bat irabiatuz. Azkenik, legamia esnean desegingo dugu
eta bolean jarriko dugu.
Aurreko pausoa eginda dagoenean, prestatutako nahasketa eskuz oratuko dugu
14 minutuz gutxi gora behera. Prestatutako orea eskuetan eransten ez den bola
bat denean, pauso honekin amaitu dugula jakingo dugu. Momentu horretan, prestatutako
orea sukaldeko zapi batekin estaliko dugu eta atseden hartu dadin ordu bat eta
erdiz gutxienez.
Denbora hori pasatuta, betegarria prestatzeko momentua izango da.
Horretarako, gurina hartuko dugu eta mikrouhin-labean 15/20 segundoz sartuko
dugu. Gurina likidoan bihurtzen den bezain pronto kanela gehituko diogu eta
ondo nahastuko dugu.
Orain, gure sukaldeko estalkia irineztatuko dugu lehen prestatuko masa
luzatzeko. Horretarako, arrabola erabiliko dugu eta laukizuzen bat egingo dugu.
Azkenik, gurina eta kanelaren arteko nahasketarekin azalera guztia margotuko
dugu. Masa prestatzen dugun bitartean, labea 180 gradutara berotuko dugu.
Behin eginda, masa bilduko dugu errulo bat eginez eta geroago, ganibet
zorroztu batekin 2 edo 3 lodiera-zentimetro arteko xerretan moztuko ditugu eta paperaz
estalitako labe-erretilu baten gainean banatuko ditugu (kontuz, esparrua utzi
behar duzue biribilki bakoitzaren artean arazoak ez izateko). Azkenik, erretilua
labean sartuko dugu eta han 7/10 minutuz utziko dugu (kontu handiz ibili,
urreztatzen direnean beranduegi izan daitekeelako).
Kanela-biribilkiak erretzen diren bitartean estaldura prestatuko dugu. Horretarako
igurzteko gazta (edo maskarponea) koilarakada pare bat, azukrea eta esnea
hartuko ditugu eta nahasketa irabiatuko dugu beso-irabiagailua erabiliz
“Cinnamon roll”-ak labetik ateratzen ditugunean, gainetik estaldura
banatuko dugu eta minutu batzuk hozten
utziko ditugu (gulak baimentzen dizkigunak).
Hona hemen emaitza posible bat:
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario