2011-05-26

Miyako Jatetxe Japoniarra - Logroño

Edozein egunean nire jabeei berriz ere lapurtuko diet urdaiazpiko iberikoko pakete bat!! Zergatia zein den? Nekatzen nautelako... ospera!! Begira, orain dela egun batzuk Logroñora txango bat egitea erabaki zuten eta ni, noski etxean geratu nintzen, pentsua zeukan bol batekin eta beste bat urarekin, eta gainera, nik ez nien eman baimena!!

Laburbilduz, gauza da... entzun dudanaren arabera, txaplata horiek Laurel kalera joatea aukeratu zuten pintxo bereziak dastatzeko, baina zoritxarrez pintxoak ez zitzaizkien gustatzen. Azkenean, jatetxe bat bilatu aurretik bi pintxo jan zituzten. Erdi desengainatuak zaudenean, jatetxe berezi bat topatu zuten... itxura bikaina, gaueko menua eta gainera japoniarra zen... bi aldiz pentsatu gabe sartu ziren.

Jatetxea “Miyako” deitzen da eta ezaugarri berezi bata dauka: “Teppanayaki” izena daukan teknika bat ezartzen dute (bezeroen aurrean plater gehienak prestatzen dituzte). Ains, asko gustatuko litzaidake hemen Gasteizen teknika hori ikustea, baina nahiz eta Ginza Jatetxe japoniarra eduki, ez da gauza bera (jendearen arabera, jatetxea oso txarra eta garestia da, eta sukaldariak ez dira japoniarrak, txinatarrak baizik).

Kartaz gain, jatetxeak bi menu ezberdinak eskaintzen dizkigu, bata 23€gatik bestea 28€gatik (gehi BEZA, noski). Nire jabeek “Miyako” menua aukeratu zuten (merkeena, nola ez) eta entzun dudanaren arabera, menua liluragarria iruditu zitzaien, bakarrik haien iritziz bi plater ez zeukaten maila egokia. Edozer kasuan, hemen “Miyako” menua uzten dizuet:

Lehenak

  • Biribilkitxoak Tokio estiloa
  • Enpanadilla frijitua
  • Otarrainska frijituak ogi birrinduarekin
  • Otarrainska biribilkitxoa
  • Itsaski “Maki” tempuran.
  • Alga entsalada

Bigarrenak

  • Izokin “Nigiri” sushi.
  • Atunezko sashimi.
  • Otarrainska gozo-lehor "Maki"
Postrea

  • “Banana sushi” txokolatezko estalpenarekin

Iradokitzailea da, ezta? Gainera, nire jabeei plateren aurkezpena eta zerbitzarien azalpenak asko gustatu zitzaizkien. Bitxia da? Bai, agian bai, baina haiek zerbitzari jator batekin topo egin zuten. Agian horregatik plater bakoitza zer zen azaldu zien eta garrantzitsuena, nola jan behar ziren.

Laburbilduz, nire jabeen arabera, jatetxe honek 8.5 puntu 10en gainetik lortzen ditu. Beno, badakizue... noizean behin Logroñora joaten baldin bazarete eta ez badakizue zein jatetxe erabakitzea jateko eta horretaz gain zerbait berria frogatzeko gogoak baldin badituzue, “Miyako” jatetxean aukera ona daukazue.


Badaezpada, jatetxearen datuak utziko dizkizuet:



Miyako Teppanyaki jatetxea

Av. Gran Vía, 65

26005 Logroño

Tel: 941 220 366

No hay comentarios: